Aurreko urteetako esperientzian
oinarrituta, dagoeneko martxan da ERRIGORA ekimenaren hirugarren urtea.
Jakina
den moduan, Errigora ekimenak sustatutako kanpaina honetan bildutako dirua
Erriberako nekazarientzat joango da, eta irabaziak, berriz, eskualde horretako
euskalgintzara. Zehazki, aurten Biana, Lodosa eta Tutera ikastolen aldeko Hegoa
proiektuari, Erriberako AEKri eta Sortzen elkartearen Hamarratz proiektuari laguntzeko
erabiliko dira irabaziak.
50 €-ren truke Nafarroako
hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko
produktuak, bertan ekoitziak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta
merkatuko prezio berean, baina desberdintasun nabarmen batekin: jasotako
diruaren %25 euskarari bideratuko zaio herritar askoren borondatezko lanari
esker.
Saskien banatzea Lau Haizetara
elkartearen egoitzan egingo da Errigora taldearen eskutik egingo da (beraiek
zehaztuko dizuete eguna eta ordua)
Eman
diezaiogun guztion artean euskarari puzka!
Orereta Ikastolako HIZPRO taldea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina