2017(e)ko urtarrila 24, asteartea

DBH2ko ikas-bidaiko zozketak badu irabazlea

DBH2ko ikas-bidaia ordaintzen laguntzeko errifen zozketa urtarrilaren 20an egin zen. ONCE itsuen zozketako zenbaki saritua 36997 zenbakia izan zen, eta zenbaki horren azkeneko lau zifrekin bat zetorrena izan da zozketako irabazlea, 6997 zenbakia zuena. Dagoeneko agertu da errifa irabazlearen jabea. Saridunak bi lagunentzako afari ederra irabazi du Hondarribiko Abarka jatetxean. 
Zorionak eta on dagiela!

2016(e)ko azaroa 23, asteazkena

Abenduaren 3rako gonbidapena


Abenduaren 3an zer egin ez dakizuela? Euskararen eguna modu berezian ospatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu!!! Aurtengoan familia guztiarentzako plana antolatu dugu, Biriatu, Hendaia eta Ziburuko lagunekin batera!
Apunta ezazue agendan! 
Laster izango duzue egitarau osoaren berri!!




Bixita berezia...

Joan den ostiralean, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek oso bisita berezia izan zuten. Ikastolako aitona den Karlos Telletxea etorri zitzaigun, Egiptoko sekretuak erakustera...

Jesus, zenbat dakien Aitona Karlosek!!!!

Egon direnak, eta badoazenak...

Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako bi talde izan ziren Ezkion dagoen Igartubeitia baserrian. Bertan, interpretazio Zentroan gure arbasoen bizimodua eta ohiturak erakutsi zizkieten, eta ondoren, ginkana batean parte hartu zuten. Frogak gainditzeko, bai baserrian, bai interpretazio zentroan emandako informazioa behar beharrezkoa izan zuten. Primerako eguraldia izan zuten!
Bihar, beste bi gelak doaz!! Eguraldia oso bestelakoa izango dela espero da, baina seguru primeran pasatzen dutela!!





2016(e)ko azaroa 10, osteguna

TXIKIAK CHILLIDA LEKUN...

Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleak, Chilleda Lekura joan dira, Eduardo Chillidaren hainbat obra ezagutzera. Gure artean egongo ote da etorkizuneko artistarik?

2016(e)ko urria 28, ostirala

ERRIGORA: Bertako nekazaritzari eta euskarari bultzada emateko egitasmoa

• #EUSKARARIpuzka sortutako diruekarpena 1.000.000€ra iristea jarri dugu helburu. Baina, kopuruaz gainera, diruekarpenaren helburuetan sakondu nahi dugu: heldu eta haurren euskalduntze egitasmoek aurrera egin dezaten ekonomikoki laguntzeaz gain, eremu berriak euskaldunduko dituen tresna, alianza eta baliabideak bilatzen saiatuko gara. • Ekoizleek euskararen ardatzean pausu berriak ematea lortu behar dugu. Etiketekin eta web guneekin egin duten antzera, etorkizunerako erronka polita litzateke langileak euskalduntzen hasteko pausuak ematea.

Aurreko urteetako esperientzian oinarrituta, dagoeneko martxan da ERRIGORA ekimenaren hirugarren urtea.


Jakina den moduan, Errigora ekimenak sustatutako kanpaina honetan bildutako dirua Erriberako nekazarientzat joango da, eta irabaziak, berriz, eskualde horretako euskalgintzara. Zehazki, aurten Biana, Lodosa eta Tutera ikastolen aldeko Hegoa proiektuari, Erriberako AEKri eta Sortzen elkartearen Hamarratz proiektuari laguntzeko erabiliko dira irabaziak.

50 €-ren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoitziak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean, baina desberdintasun nabarmen batekin: jasotako diruaren %25 euskarari bideratuko zaio herritar askoren borondatezko lanari esker.

Eskaerak hemen egin ditzakezue.

Saskien banatzea Lau Haizetara elkartearen egoitzan egingo da Errigora taldearen eskutik egingo da (beraiek zehaztuko dizuete eguna eta ordua)

Hementxe duzue Errigora proiektua ederki laburbiltzen duen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ASeBaGfNgPY


Eman diezaiogun guztion artean euskarari puzka!


Orereta Ikastolako HIZPRO taldea

2016(e)ko urria 20, osteguna

MAX TXIKIA

URRIA  OCTUBRE
28 
MAX TXIKIA
Antzerkia / Teatro

ARENA EN LOS BOLSILLOS KONPAINIA
ERRENTERIAKO UDALA

17:00 eta 18:30 Niessen Kulturgunea
3 € Euskara 30 min
Publikoa / Público: besoko eta lehen haurtzaroko haurrak (1-4 urte) / bebés y primera infancia (1-4 años)
Max bakarrik bizi da, mundutik aparte, zoriontasunaren bila gainerakoen begirada kritikotik urrun. Gizarte lehiakor, egonarri gutxiko eta tolerantzia eskasekoak bere baitatik egotzi egin duela sentitzen du; bere ume-xalotasuna eta bizitzeko alaitasunagatik; “egokitu gabea” deitzen diote…
Kontua da Max desberdina dela, hegats-hanka bat dauka. Egunerokoan bere helburu eta ametsetan mugatu egiten duen akatsa da, jakin gabe hain zuzen akats hori bera dela berezi egiten duena, munduan bakar.
Fitxa artistikoa
·         Egileak: Elisa Vargas eta Jokin Oregi
·         Zuzendaritza: Jokin Oregi
·         Aktorea eta titiriteroa: Ana Maria Montero
·         Eszena-espazioa eta eszenografia: Iker Perez
·         Txotxongiloak eta atrezzoa diseinatu eta eraikitzea: Iker Perez, Antonio Cantos eta Carlos Monzon
·         Animazio grafikoa eta koreografia-dantza: Elisa Vargas
Max vive sola, apartada del mundo, buscando su felicidad lejos de la mirada crítica de los demás. Se siente expulsada por una sociedad competitiva, impaciente y poco tolerante con su inocencia infantil y su alegría por la vida, una ‘inadaptada’ la llaman…

Y es que Max es diferente, tiene un pie de aleta, una tara que la limita en su día a día, en sus objetivos y en sus sueños, sin saber que precisamente esa tara es lo que la hace especial y única en el mundo.
Ficha artística
·         Autores: Elisa Vargas y Jokin Oregi
·         Dirección: Jokin Oregi
·         Actriz y titiritera: Ana Maria Montero
·         Diseño de espacio escénico y escenografía: Iker Perez
·         Diseño y construcción de títeres y atrezzo: Iker Perez, Antonio Cantos y Carlos Monzon
Animación gráfica y coreografía danza: Elisa Vargas 
Sarrerak: 3 €
  •  %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
  •  %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian,
– Astelehena 17:00 - 20:00
– Asteartetik ostiralera 10:00 - 13:00 eta 17:00 - 20:00
– Larunbata 10:00 - 13:00
Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.
Entradas: 3 €
  • 20% de descuento para titulares de la tarjeta Kultura Kreaktiboa
  • 10% de descuento a distintos colectivos (Tarjeta joven, tarjeta de desempleado, mayores de 65 años, familia numerosa, miembros de la Unión de Actores y Actrices del País Vasco, de la Asociación de profesionales de la Danza del País Vasco, de la Asociación de Profesionales de la danza de Gipuzkoa, de Músicos asociados de Euskadi, alumnos y profesores del Taller Municipal de Teatro y alumnos y profesores de Errenteria Musikal).

Venta de entradas: En la recepción del Centro Cultural Niessen
– Lunes: 17:00 - 20:00
– Martes a viernes: 10:00 - 13:00 y
17:00 - 20:00
– Sábado: 10:00 - 13:00
El día del espectáculo en taquilla una hora antes.