2015(e)ko ekainaren 24(a), asteazkena

Hasi dira Orereta Ikastolako udalekuak!

Astelehen honetan hasi dira Orereta Ikastolak antolatutako udalekuak. Lehen Hezkuntzako ikasleak, Goizak kirolean eta Denok dantzara egitasmoetan parte hartzen ari dira. Goizak kirolean taldekoek, lehenengo egunean patinetan ibilbide bat egin zuten, bigarrenean, hondartzara joan ziren boleibolera jokastera, eta gaur, Donostiara joan dira bizikletan!
Primeran ari dira pasatzen gure ikasleak...




Dena prest dugu jada, datorren astean asten diren UDATXIKI eta UDA AÑABITARTEN egitasmoentzat. !!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina