2017(e)ko urtarrilaren 24(a), asteartea

DBH2ko ikas-bidaiko zozketak badu irabazlea

DBH2ko ikas-bidaia ordaintzen laguntzeko errifen zozketa urtarrilaren 20an egin zen. ONCE itsuen zozketako zenbaki saritua 36997 zenbakia izan zen, eta zenbaki horren azkeneko lau zifrekin bat zetorrena izan da zozketako irabazlea, 6997 zenbakia zuena. Dagoeneko agertu da errifa irabazlearen jabea. Saridunak bi lagunentzako afari ederra irabazi du Hondarribiko Abarka jatetxean. 
Zorionak eta on dagiela!

2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

Abenduaren 3rako gonbidapena


Abenduaren 3an zer egin ez dakizuela? Euskararen eguna modu berezian ospatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu!!! Aurtengoan familia guztiarentzako plana antolatu dugu, Biriatu, Hendaia eta Ziburuko lagunekin batera!
Apunta ezazue agendan! 
Laster izango duzue egitarau osoaren berri!!




Bixita berezia...

Joan den ostiralean, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek oso bisita berezia izan zuten. Ikastolako aitona den Karlos Telletxea etorri zitzaigun, Egiptoko sekretuak erakustera...

Jesus, zenbat dakien Aitona Karlosek!!!!

Egon direnak, eta badoazenak...

Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako bi talde izan ziren Ezkion dagoen Igartubeitia baserrian. Bertan, interpretazio Zentroan gure arbasoen bizimodua eta ohiturak erakutsi zizkieten, eta ondoren, ginkana batean parte hartu zuten. Frogak gainditzeko, bai baserrian, bai interpretazio zentroan emandako informazioa behar beharrezkoa izan zuten. Primerako eguraldia izan zuten!
Bihar, beste bi gelak doaz!! Eguraldia oso bestelakoa izango dela espero da, baina seguru primeran pasatzen dutela!!





2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

TXIKIAK CHILLIDA LEKUN...

Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleak, Chilleda Lekura joan dira, Eduardo Chillidaren hainbat obra ezagutzera. Gure artean egongo ote da etorkizuneko artistarik?

2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

ERRIGORA: Bertako nekazaritzari eta euskarari bultzada emateko egitasmoa

• #EUSKARARIpuzka sortutako diruekarpena 1.000.000€ra iristea jarri dugu helburu. Baina, kopuruaz gainera, diruekarpenaren helburuetan sakondu nahi dugu: heldu eta haurren euskalduntze egitasmoek aurrera egin dezaten ekonomikoki laguntzeaz gain, eremu berriak euskaldunduko dituen tresna, alianza eta baliabideak bilatzen saiatuko gara. • Ekoizleek euskararen ardatzean pausu berriak ematea lortu behar dugu. Etiketekin eta web guneekin egin duten antzera, etorkizunerako erronka polita litzateke langileak euskalduntzen hasteko pausuak ematea.

Aurreko urteetako esperientzian oinarrituta, dagoeneko martxan da ERRIGORA ekimenaren hirugarren urtea.


Jakina den moduan, Errigora ekimenak sustatutako kanpaina honetan bildutako dirua Erriberako nekazarientzat joango da, eta irabaziak, berriz, eskualde horretako euskalgintzara. Zehazki, aurten Biana, Lodosa eta Tutera ikastolen aldeko Hegoa proiektuari, Erriberako AEKri eta Sortzen elkartearen Hamarratz proiektuari laguntzeko erabiliko dira irabaziak.

50 €-ren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoitziak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean, baina desberdintasun nabarmen batekin: jasotako diruaren %25 euskarari bideratuko zaio herritar askoren borondatezko lanari esker.

Eskaerak hemen egin ditzakezue.

Saskien banatzea Lau Haizetara elkartearen egoitzan egingo da Errigora taldearen eskutik egingo da (beraiek zehaztuko dizuete eguna eta ordua)

Hementxe duzue Errigora proiektua ederki laburbiltzen duen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ASeBaGfNgPY


Eman diezaiogun guztion artean euskarari puzka!


Orereta Ikastolako HIZPRO taldea